Derecho civil y de familia en Bilbao
¡Inicia el camino hacia una resolución justa! Programa tu consulta hoy para asesoría en derecho civil y de familia. Estamos aquí para protegerte
ZUZENBIDE ZIBILA
Auzi zibilek gai ugari biltzen dituzte. Horien artean honako hauek nabarmentzen dira:
Trafiko istripuak
legezko ordezkaritza, trafiko-istripuek eragindako lesio pertsonalen eta jabetzaren kalteen kasuetan. Horren barruan sar daitezke aseguru-erreklamazioak, gidariaren erantzukizuna eta lesioengatiko ereklasmazioak.
Kontratuak ez-betetzea
alderdietako batek kontratu batean adostutako baldintzak betetzen ez dituen kasuen gainean ardura hartzea.
Erantzukizun Zibila
aholkularitza eta ordezkaritza kalte-galerengatiko erantzukizun zibileko kasuetan, zabarkeriagatik, kontratuak ez betetzeagatik edo beste alderdi bati kaltea eragiten dioten bestelako ekintzengatik.
Jabetza eta onibarrak
aholkularitza jabetzarekin zerikusia duten eztabaidetan, hala nola, mugei buruzko ika-miketan, jabetza-arazoetan, jabeen komunitateetan eta errentamendu, okupazio eta utzarazpen gaietan.
Kontsumitzailearen defentsa
bezeroei laguntza ematea merkataritza-praktika bidegabeetan, publizitate engainagarrietan edo produktu akastunetan: abusuzko klausulak, hipoteka-gastuak, etab.
Kalte pertsonalak
trafiko-istripuez gain, erorikoen, txakurren hozkaden edo bestelako zabarkerien ondoriozko lesio pertsonalen kasuak kudeatzea.
FAMILIA ZUZENBIDEA
Familia auziak konpontzen ditugu, sentsibilitatez eta esperientziaz: dibortzioak, herentziak edo zaintza-auzia, besteak beste.
Dibortzioak
aholkularitza eta legezko ordezkaritza ezkontza-desegite edo izatezko bikoteen haustura kasuetan, jabetza eta aktiboen banaketa, mantenu-pentsioa eta seme-alaben zaintza barne.
Seme-alaben zaintza
zaintza eta bisita-erregimena zehazteko laguntza, adingabeen ongizatea kontuan hartuta.
Mantenu-pentsioa
ezkontideentzako eta seme-alabentzako mantenu-ordainketak ezartzea eta aldatzea.
Adopzioa
adopzioaren legezko prozesuan aholkularitza eta laguntza.
Herentziak eta testamendu/oinordetzak
aholkularitza eta arazoak adiskidetasunez konpontzea, halaber gai horrekin lotutako edozein auzi barne..
Aitatasuna
legezko aitatasuna zehaztearekin eta ezartzearekin zerikusia duten gaiak konpontzea.
¿Problemas legales en tu vida familiar?
Haz clic para obtener asistencia especializada. Nuestro equipo está listo para guiarte hacia soluciones efectivas